2011/02/07

Olentzeroren etorrera: kabalgata


Landetxo Goikoa (Olentzeroren etxea)

Urtarrilean, eskolako irrati saioan parte hartu genuen eta gaia izan zen Olentzeroren etorrera: kabalgata.
Honako hau esan genuen:
Mungian abenduaren 24an Olentzeroren kabalgata egiten da Olentzeroren etorrera ospatzeko. Pasa den abendukoan, besteetan bezala, herriko jendeak parte hartu zuen eta baita ere inguruko ikastetxeek (Bentades, Laukariz, Larramendi eta Legardalde Herri Ikastetxea).

IBILBIDEA:
Hasiera Landetxo Goikoan izaten da (Olentzeroren etxea) arratsaldeko lau t´erdietan. Izenaduba basoa zeharkatzen da eta gero Lauaxeta kalera abiatzen da kabalgata. Geldiune bat egiten da kale honetako biribilgunean. Lauaxeta kaletik Butroi kalera joaten da, gero  Alkartasuna- Plaza- Aita Elorriaga- Arana Goiri tar Sabin kaleraino; kale honetako euskararen biribilgunean beste geldiune bat egiten da abesbatzak kantatzeko: 
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duenian
Jesus jaio dela
lasterka etorri da
berri ematera.

Horra! Horra!
gure Olentzero!
pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak ere baditu
arraultzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin. 

Ondoren, Goieta- Herribide-  Elorduigoitia kaleetatik jarraitzen du nagusien egoitzararte. Erresidentziatik urten eta Udaletxerantz abiatzen da.
Eguraldi kaxkarra egin zuenez, Olentzeroren bertsoak eta pertsonaien dantzak Udaletxearen aurrean egin beharrean, frontoian egin ziren.

Parte hartzen duten mitologiako pertsonaiak: Olentzero, Lamiak, Tartalo, Basajauna, Mari Domingi, Iditxoak, Galtzagorriak, Ikazkinak eta Zanpantzarrak. Iditxoak Bentadesekoak izan ziren, Galtzagorriak Laukarizekoak, Ikazkinak Larramendikoak eta Zanpantzarrak Legardaldekoak.

OLENTZERO; Ikazkin mozkortia dela esan ohi dugu menditik etorri zelako eta Gabonetan jai egiten dugu berak ekarritako berri onak ospatzeko.
LAMIAK: erreka zuloetan egoten dira ilea urrezko orraziaz orrazten. Hankak oiloenak bezalakoak izaten dituzte eta gizakumeak liluratuta lagatzen dituzte. Kostaldean, lamiak gerritik behera arrain dira eta itsaslamia  izena dute.
TARTALO: Begi bakarreko izaki gaiztoa da.
BASAJAUN: Basoan bizi da. Oso indartsua da, garaia, bizarduna eta ile luzeduna; ilea belaunetaraino iristen zaio ia gorputz osoa tapatzen.
MARI DOMINGI: istorio oso politak kontatzen ditu eta Olentzerorako umeen eskutitzak batzen ditu.
IDITXOAK: erdi piztia- erdi izaki diren pertsonaia nahasteroak.
IKAZKINAK: laguntzaileak eta langileak diren pertsonaiak dira.
GALTZAGORRIAK: Gizakiei beren lan harrigarrietan laguntzen diete. Praka gorriak dituzte soinean eta orraztokietan ezkutatzen dira.
ZANPANTZARRAK: Ituren eta Zubieta herri nafarretan jatorria duen euskal kulturako pertsonai tradizionala da.

Guztiek arranak, karrakak eta txalapatak daramatzate zarata egiteko eta gaiztoak uxatzeko.

Informazioa: Euskal Mitologia

BIDEOAK



No hay comentarios: