OLERKARIAK
Gerardo Markuleta
BATAK EZ DU BESTEA KENTZEN (2003)
Orain zure txanda. Bilatu edo asmatu euskal poemak, liburuxka bat osatzeko edota grabatzeko.Gerardo Markuleta
BATAK EZ DU BESTEA KENTZEN (2003)
Batak ez du bestea kentzen.
Ez iltze batek beste bat, ez
ardoak tristura, ez hitzek
ahaztura, ez denborak mina.
Batak ez du bestea kentzen.
Ez lortuak amestua, ez
ikasiak huts egitea,
ez arrakastak larridura.
Batak ez du bestea kentzen.
Ez liburuek gosea, ez
urak egarri gabezia,
ez nire egiak zurea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario