Gaur, urriak 27, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Guggenheim-ean eskolako 6.mailako talde bi egon gara baina museoetara sartzeko 3 taldetan banatu gara: 1go taldea Pakigaz, bigarrena Maitegaz eta hirugarrena Pilarregaz.
Arte Ederren Museoan, 10:00etan, koloreari buruzko bideo bi ikusi ditugu eta jarraian museotik ibilbide bat egin dugu zortzi koadro ikusi eta komentatzeko. Honetaz gain koadernotxo bat eta arkatz bat eman dizkigute gure iruzkinak eta erakarpenak idazteko eta baita marrazki libreak asmatzeko ere.
Guggenheim-ean gidari batzuk izan ditugu eraikuntzari buruz eta artelanei buruz hitz egiteko. Bukatzeko jarduera praktikoa egin dugu eta alboko parkera joan gara ogitartekoa jatera .
Museo batetik bestera gindoazela gure artean komentatu dugu Bilbo finalista izan dela Cape Town eta Dublinekin batera 2014an Munduko Diseinuaren Hiriburu bezala.
Hauxe da horretarako egin zen hautagaitzaren aurkezpen bideoa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario