Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas

2012/05/06

ZERGATIK?

Ez da egun bat ere igarotzen galderarik egin gabe, ezta? Galderak egitea oso garrantzitsua da ikasteko. Horregatik, gure galderak ez ahazteko eta guztiei erantzun bat emateko, blogaren behekaldean jarritako Calendar-ean egunero galdera bat (edo bat baino gehiago, egongo balitz) idatziko dugu eta denon artean gelan ahoz, edo koadernoan idatziz, erantzunak topatzen ahaleginduko gara. Esaterako: Zergatik dakigu materia edo gorputz bakoitzak bere dentsitatea duela? Nork deskubritu zuen? Ezagutzen duzu kontakizuna? Zergatik da gazia itsasoko ura? Eta abar

2012/03/21

Idazleak eskolan

Ostiralean, martiak 23, "Idazleak eskolan" programaren bitartez, Kanko Ispizua Hormaetxea ikastetxera etorriko zaigu eta 6. mailako ikasleekin egongo da.
Aurretik, bere proposamena kontuan hartuz, "Joxepa astronomu", Felix Bilbao Monasterio idazlearen ipuina, landu dugu, baita grabatu ere.
Plastikan ere txotxongiloak egiten ari gara: Narratzaile 1, Narratzaile 2 , Joxepa, Astronomoa 1, Astronomoa 2 eta Don Luzio (astotxoa ere ez dugu ahaztuko) eta bukatzen ditugunean, antzezteko prest!
Une honetan egin duguna grabatzea izan da.
Horretarako Audacity programa erabili dugu eta hauxe da, momentuz, lortu duguna. Hobetu ahal dugula... zer esanik ez! Baina bide onetik goazelakoan gaude.
Zorionak, ikasleok, zuen ahaleginengatik eta egunero adierazten duzuen poztasuna eta ikasteko gogoa. Hona hemen gure lanaren emaitza:



2011/12/06

Euskaraz bizi nahi dut

Hemen daukazue, Kontxi Garaik euskara egunerako eta Kurubioren urtebetetzea ospatzeko eginiko pastelarekin, egin dudan gloga. Laster ikasiko dugu kanta, ezta?

Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut
eta gauza bera egin dezakezu zuk
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik

Etxean, kalean, lanean,lagun artean
mendira joatean eta ohean sartzean

Egin ginen bizitzaren jabe nortasuna eta izaera gorde gabe
Kaleetan bat egin genuen elkar maite genuela erakustearren

Oooooo, euskaraz bizi nahi
Ooooooo, (e)ta euskaraz bizi naiz. BIS

Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut
eta gauza bera egin dezakezu zuk
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik

Etxean, kalean, lanean, lagun artean
mendira joatean eta ohean sartzean

Egin ginen bizitzaren jabe nortasuna eta izaera gorde gabe
Kaleetan bat egin genuen elkar maite genuela erakustearren

Oooooo, euskaraz bizi nahi
Ooooooo, (e)ta euskaraz bizi naiz. BIS

Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik BIS

Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut
eta gauza bera egin dezakezu zuk
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik

Etxean, kalean, lanean, lagun artean
mendira joatean eta ohean sartzean
Hitzak: HABE IKASBIL

2011/11/26

Euskararen Eguna 2011

Azaroaren 30ean, asteazkena, eskolan, Euskararen Eguna ospatuko da, hori dela eta ikasleak, urtero bezala, baserritarrez edo praka urdin, kamiseta zuri eta zapiarekin jantzita etorriko dira eta ekintza bereziak egingo dira: Kurubioren urtebetetzea, ginkana froga desberdinekin, euskal dantzak, euskal kantak...
Hona hemen 6Ako ikasleek grabatutako EUSKARAZ, EUSKARAZ!!!


EUSKARAZ, EUSKARAZ!!!
Lagunekin Legardan
kalean ta etxean
EUSKARAZ egiten dut
nik egun osoan.
EUSKARAZ, EUSKARAZ
EUSKARAZ, EUSKARAZ!!!
EUSKARAZ, EUSKARAZ
EUSKARAZ, EUSKARAZ!!!
Kontuak kontatzeko,
pozik kantatzeko,
euskaraz egiten dut
ondo pasatzeko.
EUSKARAZ, EUSKARAZ
EUSKARAZ, EUSKARAZ!!!
EUSKARAZ, EUSKARAZ
EUSKARAZ, EUSKARAZ!!!
Lagunekin Legardan
kalean ta etxean
EUSKARAZ egiten dut
nik egun osoan.
EUSKARAZ, EUSKARAZ
EUSKARAZ, EUSKARAZ!!!
EUSKARAZ, EUSKARAZ
EUSKARAZ, EUSKARAZ!!!

Gainerako abestiak, musika irakasleek Musika Legarda blogean argitaratu dituzte.
Ondo ibili eta asko disfruteu!!

Euskaraz bizi nahi dut, abestia (esne beltza) from Euskaraz bizi nahi dut on Vimeo.