2011/12/04

Gelako arauak

Gelako lan giro egokia eta bizikidetza sustatzeko, gelako arau batzuk ezarri ditugu eta, honekin batera, erregistro orri bat baloratzeko.
Arauak hauexek dira:
Euskaraz hitz egiten dut, irakasleekin eta gainerako ikasleekin.
Irakasleak eta gainerako ikasleak begirunez tratatzen ditut.
Arduratsua naiz eta gelan ditudan erantzukizunak betetzen ditut.
Gela lan egiteko gunea denez, horretarako erabiltzen dut.
Etxerako lanak eginda ekartzen ditut.
Erregistro orria
(Autoebaluazioa)
Erregistroa eramaten da astean zehar baina ostiraletan egiten da autoebaluazioa tutoretza saioan eta eurek osatzen dute eguneroko  datuekin. Balorazioa egin eta gero hobetzeko proposamenak egitea eskatuko diet.

No hay comentarios: