
Plastikan ere txotxongiloak egiten ari gara: Narratzaile 1, Narratzaile 2 , Joxepa, Astronomoa 1, Astronomoa 2 eta Don Luzio (astotxoa ere ez dugu ahaztuko) eta bukatzen ditugunean, antzezteko prest!
Une honetan egin duguna grabatzea izan da.
Horretarako Audacity programa erabili dugu eta hauxe da, momentuz, lortu duguna. Hobetu ahal dugula... zer esanik ez! Baina bide onetik goazelakoan gaude.
Zorionak, ikasleok, zuen ahaleginengatik eta egunero adierazten duzuen poztasuna eta ikasteko gogoa. Hona hemen gure lanaren emaitza:
No hay comentarios:
Publicar un comentario